Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostiral goiz argiaren ostean, lainoak sartzen joango dira eta baliteke asteburuan euri apur bat ere egitea

Larunbatean, tenperaturak behera egingo du eta laino eta ostarteak izango dira zeruan; ekialdean, zaparradak bota ditzake. Igandean, berriz, ipar-mendebaldeko haizea sartuko da eta lainoak ekarriko ditu; arratsaldean, euri txikia egin dezake.
Behe lainoa Oñatin, gaur goizean. Argazkia: Gurutze Azcarate.
Behe lainoa Oñatin, gaur goizean. Argazkia: Gurutze Azcarate.

Goizean goizeko behe-lainoak desagertuta, eguzki beteko goiza izaten ari da ostiral honetakoa, eta argi eutsiko dio goizak. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak ugaritu eta giroa ezegonkortu egingo da. Zaparradaren bat edo beste bota dezake eta ez da baztertzen trumoiak jotzea. Hala ere, tenperatura beroak izango dira, 25 ºC inguru harrapatuko baitira ia denean, eta barnealdean bereziki epel egingo du hego-haizeak lagunduta. Kostaldean, ekialdeko haizea nagusituko da, baina azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta indarra har dezake.

Larunbatean, laino eta ostarteak izango dira nagusi. Goizaldean, lainoak izango dira nagusi, eta goizean, euri apur bat ere egin dezake, batez ere ekialdean, baina goizak aurrera egin ahala, hodeiak saretzen joango dira mendebaldetik ekialdera, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira lurraldearen zati handi batean. Nafarroa ekialdean eta Pirinioetan, zaparrada batzuk bota ditzake eta ez da baztertzen tarteka trumoiak jotzea. Tenperaturak behera egingo du eta aurreko egunetako balioen azpitik geldituko da: maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira eta haizea aldakor ibiliko da.

Igandean, laino kontuak izango dira nagusi. Laino eta ostarteekin esnatuko badu ere, goizean, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki isurialde atlantikoan. Gainera, litekeena da arratsaldean eta gauean euri apur bat egitea; ez askorik, hala ere. Tenperaturak larunbatekoen tankeran jarraituko dute eta nekez igoko dira 20 ºC-tik gora.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X