Mugarik Gabeko Kazetariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Desinformazioaren hazkundeak munduan prentsa-askatasuna mehatxatzen duela ohartarazi dute

Egoera "oso larria" da 31 herrialdetan, "zaila" 42tan, "problematikoa" 55etan eta soilik 52tan da "ona" edo "oso ona", ia guztiak Europan.
20230503141219_prentsa-askatasuna-munduan_
18:00 - 20:00
Mundu mailan Europar Batasuna da kazetaritzan aritzeko tokirik libreena, baina aldeak daude herrialdeen artean

Desinformazioaren hazkundea gero eta arazo larriagoa da. Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF, frantseseko izenagatik) erakundearen arabera, desinformazioa gero eta pisu handiagoa hartzen ari da propaganda-kanpaina ofizialen bidez, eta kanpaina horiek zaildu egiten dute egia eta gezurra bereiztea. Ondorioz, horrek markatzen du gaur egun munduan prentsa-askatasuna jasaten ari den egoera zaila.

Erakunde horrek 180 herrialdetako egoera ebaluatzen du urtero, eta gaur Prentsaren Askatasunaren Munduko Eguna dela-eta aurten zabaldutako sailkapenean, RSFk nabarmendu du eskubide horrek atzera egin duela oro har, hamar herrialdetik hiruk bakarrik baitute egoera "egokia".

Egoera ezegonkor horretan, Christophe Deloire RSFko idazkari nagusiak Brasilek 18 postu aurreratu dituela nabarmendu du, aurreko presidentea, Jair Bolsonaro ultraeskuindarra, boteretik irten denetik; orain gutxira arte Afrikako sailkapenaren buruan zegoen Senegalek, aitzitik, 31 postu egin ditu behera.

"Ezegonkortasuna botereak hainbat herrialdetan sare sozialetan eta mundu fisikoan kazetarien aurka duen gero eta agresibitate handiagoaren ondorioa da", gaineratu du Deloirek, eta Latinoamerikaren hauskortasuna azpimarratu du, bertan duten informatzaileen hilketa-indizea gerran dauden herrialdeen indizearen parekoa baita.

"Indarkeria horri aurre egiteko, lege-esparru sendoak behar dira, eta askotan ez dira martxan jarri", adierazi du Deloirek.

RSFko arduradunak desinformazio-kanpainak ere aipatu ditu, "simulakroaren industria" gisa definitu dituenak.

Adimen Artifizialaren eta Twitterren eragin negatiboa

Testuinguru horretan, Adimen Artifizial Sortzailearen garapenak "hedabideen unibertso jada hauskorra astindu du", Elon Muskek Twitterren duen jarrerarekin batera, "logika arbitrario eta zentsurazkoa muturrera eraman baitu", eta horrek agerian utzi ditu kazetaritzaren "harea mugikorrak", erakundearen arabera.

Halaber, desinformazioa Ukrainako gerratik elikatu dela salatu dute; izan ere, Errusiak "denbora errekor batean armategi mediatiko bat martxan jarri zuen" diskurtso ofiziala zabaltzeko, eta horrek RSFren sailkapenean bederatzi postu galtzea eragin du, 164. posturaino.

Gatazka horren ondorioz ere, Ukrainak behera egin du sailkapenean, inoiz ez delako hain zaila izan inguru hartan kazetari gisa jardutea.

Egoera "oso larria" da 31 herrialdetan, "zaila" 42tan, "problematikoa" 55etan eta soilik 52tan da "ona" edo "oso ona", ia guztiak Europan.

Norvegia da zerrendaburu zazpigarren urtez jarraian, eta Irlandak eskuratu du bigarren postua, Finlandiak atzera egin baitu bi kazetari kondenatu ondoren estatu-sekretuak ezagutarazteagatik. Halaber, Suediak ere postuak galdu ditu, iturrien konfidentzialtasuna zailtzen duen lege berri baten ondorioz.

Egonkorragoa da zerrendaren beheko aldea; Ipar Koreak ixten du sailkapena, Txina, "munduko kazetarientzako espetxe handiena eta propaganda-edukien faktoria nagusietako bat", aurretik duela. Vietnam azken-hirugarrena da, kazetari eta esatari independenteen jazarpena indartu baitu.

Erorikoen artean, AEB nabarmentzen da; izan ere, Joe Biden presidentearen Administrazioaren borondate ona gorabehera, bi kazetariren hilketak eragin negatiboa izan du estatu horren sailkapenean.

Indiako oligarken esku dauden hedabideen kontzentrazioak eta Turkiako hauteskundeen bezperan kazetarien errepresio gero eta handiagoak bi herrialde horiek egoera "oso larrian" kokatu dituzte, eta Iranek behera egiten jarraitu du erregimenak Mahsa Amini gaztearen heriotzari emandako erantzunaren eraginez.

Txostenak, halaber, Alemaniaren egoeraz ohartarazten du, indarkeriazko ekintzetan eta kazetarien atxiloketetan "errekorra" izan den urtean bost plaza galdu baititu.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X