ATXILOKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen izandako borroka baten ondoren

Lesioak eragitea leporatu diete atxilotuetako biri, eta hirugarrenari, berriz, desobedientzia delitua.

Hiru pertsona atxilotu dituzte bart Gasteizen borroka baten ondoren. Antza, hainbat pertsonen arteko borroka izan da eta "lesio arinak" eragin dizkiete batzuk besteei.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera emen duenez, 01:30 inguruan izan zen borroka hiriko alde zaharrean.

Agenteak bertaratu direnean, borrokan parte hartu dutenetako hiru atxilotu dituzte tokian bertan: horietako biri lesioak eragitea leporatzen diete, eta hirugarrenari, agenteei aurre egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X