Albiste da
IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hilketa matxista Orion, eraso homofoboa Villabonan eta birziklatzearen nazioarteko eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
20230516192457_orio_
20230516192457_orio_

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hilketa matxista Orion: Segurtasun Sailak gaur emango ditu gertatutakoaren inguruko argibide gehiago. Lehen datuen arabera, gizonezkoak ustez eskopetarekin tiro egin zion 47 urteko bikotekide ohiari, Arrantzale kalean, haurrentzako parke baten kanpoaldean. Orioko Udalbatzak bilera egingo du gertatutakoa aztertzeko.

- Eraso homofoboa Villabonan: Igande goizaldean bikote gay batek Villabonako taberna baten kanpoaldean jasandako talde eraso homofoboa salatu dute, Euskadi Irratiak jakin duenez. Segurtasun Sailaren arabera, ez dago momentuz atxiloturik, eta erasoaren motibazioa ikertzen ari dira.

- Birziklatzearen nazioarteko eguna: Espainiar Estatuan 21,43 milioi metro kubo ur eta orduko 6,72 milioi megawatt energia aurreztu ziren 2022an, 1,6 milioi tona ontzi, paper eta kartoi birziklatuta. Gainera, 1,79 milioi tona karbono dioxidoren isuria saihestu zen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X