Urola ibaia berde kolorez tindatuta agertu da gaur
Gaur eguerdian, Azkoitiko Urola ibaia berde kolorez tindatuta agertu da. Udalak azaldu duenez, Altuna y Uria enpresa CIE Automotive konpainiarentzat exekutatzen ari den obretan egiten ari den "entsegu batzuek" eragin dute; hala ere, isuritako substantzia "toxikoa ez dela" zehaztu du.
"Enpresak proba batzuk egiteko fluoreszeina sodikoa erabili du (…) Ez du inolako ingurumen-inpakturik", azaldu du Udalak ohar baten bitartez. Izan ere, substantzia hori ihesak detektatzeko eta jariakorren joan-etorriak ikusteko erabiltzen da. Kasu honetan, "obra barruko euri-uren norabidea ezagutzeko" erabili dute.
Herrian sortutako kezkari aurre egiteko, "lasaitasun mezua" zabaldu du Azkoitiko Udalak: "Efektu bisual batean geratu da".
Hala ere, ibaia bere onera etorri da 14:25etan. Beraz, kolore berde ordu pare bat bakarrik iraun du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak