Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

55 bidaiari zeramatzan autobus bat kiskali da Iruñean

Horietatik 27 adingabe dira. Bidaiari guztiak onik daude. Azagrako udalerrian izandako futbol partida batetik bueltan ziren, Iruñerako bidean, argitu gabeko arrazoiengatik autobusak su hartu duenean.
Kiskalitako autobusaren irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Kiskalitako autobusaren irudia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

55 pertsona, tartean 27 adingabe, zeramatzan autobus bat kiskali da larunbat honetan Nafarroako AP-15 errepidearen 55. kilometroan, Puiu parean, Iruñean, baina bidaiari guztik onik atera dira.

Guardia Zibilak ohar baten bidez jakitera eman duenez, bidaiariak egoteko segurtasun zonalde bat prestatu dute errepidetik kanpo, eta horiek eramateko beste autobus bat iritsi da 14:45ak aldera.

AP-15ean itxitako erreia ireki dute 14:50ean, eta Nafarroako suhiltzaileek itzali dute sua.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu