Uholdeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera, Lesaka eta Arano hondamendi eremu izendatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Gipuzkoako Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernani eta Urnietako udalek ere eskatuko diote Espainiako Gobernuari kaltetutako ingurua hondamendi eremu izendatzea.
Berako uholdeak, Nafarroa. Argazkia: EFE.
Berako uholdeak, Nafarroa. Argazkia: EFE.

Larunbatean Bortzirietan eta Urumealdean izandako euri-jasek kalte handiak utzi zituzten Beran, Lesakan eta Aranon. Azken horien kontura, Nafarroako Gobernuak erabaki du "premiaz" eskatzea Espainiako Gobernuari hiru udalerriok hondamendi eremu —ofizialki, "babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu"— izendatzea.

Gainera, Estatuak Nafarroaren eskaera onartzen duenean aplikatu beharreko zerga-salbuespenak eta konpentsazioak prestatzen hasi da Foru Gobernua. 

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan eman du eskaeraren berri. Gogorarazi duenez, Estatuari dagokio neurriak zehaztea. Kalteei aurre egiteko dirulaguntzak dira gehienbat, partikularrei zein tokiko erakundeei zuzendutakoak. 

Halaber,  Lurralde Kohesiorako Departamentua foru arau bat lantzen hasi da kaltetutako udalerriak zein aplikatu beharreko zerga-salbuespenak eta konpentsazioak zehazteko. Hala, kaltetutako banako, enpresa eta erakundeei hainbat zerga salbuestea aurreikusi dute: lurraren gaineko kontribuzioa, ekonomia-jardueren gaineko zerga edo eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, besteak beste. Aseguru-etxeen polizek aitortutako konpentsazioekin bateragarriak dira laguntzok. 

Bitartean, larunbatean izandako uholdeen ondotik, Bera, Lesaka eta Arano bere onera etortzen ari dira.

Gipuzkoako uholdeak

Bestalde, Gipuzkoako hainbat herrik ere bat egin dute hondamendi eremu izendatzeko eskaerarekin, larunbateko euri-jasen ondorioengatik. Hain zuzen ere, Ereñotzuko Auzo Udala eta Hernani eta Urnietako udalak izan dira Espainiako Gobernuari eskaera egiteko prest agertu direnak.

Horrekin batera, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuari bilera eskatu diote, Espainiako Gobernuari elkarrekin egiteko eskaria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X