Amaitu da Osakidetzako garbiketa gatazka
Osasun Sailak jakitera eman duenez, amaitu da azken hilabeteotan, Osakidetzako garbiketa enpresen inguruko gatazka. Izan ere, enpresak eta sindikatuak akordio batera iritsi dira langileen baldintzen inguruan, eta horrekin, amaiera eman diote gatazkari. Osasun Saila "pozik" agertu da lan gatazkako aldi hau amaitu delako.
Uztailaren 3an iritsi ziren bi aldeak aurreakordio batera eta Osakidetzak bere onespena eman behar zion negoziazio mahaiak berretsi aurretik. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek sinatu zuten aurreakordioa Osakidetzan garbiketa zerbitzua ematen duten enpresekin eta ELA kanpo geratu zen. Gaur bertan akordioaren kontra dagoela berretsi du sindikatu horrek.
Gaur berretsi da akordioa eta Osasun Saila "pozik" agertu da gatazka amaitu delako eta "ospitale zerbitzuen zati baten funtzionamendu normalari eragiten zion gatazka behin betiko konpondu delako".
Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak gogorarazi du Osakidetzako zentroak garbitzeko kontratatutako enpresen lan-baldintzak negoziatzea enpresei eta enpresa horietako langileen ordezkariei dagokiela, eta Osakidetza, hasieratik, "elkarlanean" aritu dela gatazka konpontzeko, betiere enpresekin duen kontratu-harremanaren esparruan. Zentzu honetan, azaldu du Osakidetzak informazioa eta lankidetza proposamenak eman dituela azken hilabeteotan, gatazka behin batiko konpontzen laguntzeko.
Azkenik, Osasun Sailak eskertu egin du Enplegu eta Lan Sailak enpresen eta sindikatuen arteko bitartekaritza lana egin izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.