IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Beroaldia Nafarroan, marmokak hondartzetan eta NATOren goi-bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Haurrak urarekin jolasean. Argazkia: EFE
Haurrak urarekin jolasean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Beroaldia Nafarroan: Lurraldearen erdi eta hegoaldia alertan laranjan egongo dira gaur. Tenperaturak 40 ºC-tara iritsi daitezke.

- Marmokak hondartzetan: Hainbat lagun artatu dituzte azken orduetan karabela portugaldarrekin kontaktuan egoteagatik Kontxako badian, eta Zarauzko eta Getariako hondartzetan.

- NATOren goi-bilera: Bi egunetako bilera hasiko du gaur aliantzak Vilniusen, Lituanian. Azken orduan, Turkiak Suedia NATOn sartzeko betoa kendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi