Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

9 motor eta auto bat erabat kiskali dira Donostian izandako sute batean

Gertakaria Miramon inguruan izan da eta, guztira, 16 ibilgailu kaltetu ditu.
9 motor eta auto bat erabat kiskali dira Donostian. Argazkia: Donostiako Sozialistak.
9 motor eta auto bat erabat kiskali dira Donostian. Argazkia: Donostiako Sozialistak.

Bederatzi motor eta auto bat erabat kiskali dira gaur gauean Donostian izan den sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakaria gaur gaueko 00:30ak aldera gertatu da Erramunene kalean, Miramon inguruan. Guztira, 12 ziklomotor eta lau auto kaltetu ditu suak.

Suhiltzaileak bertaratu eta itzali dute sutea. Momentuz, gertakariarekin lotutako atxiloketarik ez dela izan adierazi du Segurtasun Sailak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X