Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei erasotzeagatik, eta beste bat urruntze agindua urratzeagatik
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen genero indarkeriako delitu bana egotzita, eta hirugarren bat urruntze agindua urratzeagatik, azken hori ere genero indarkeriaren esparruan.
Udaltzaingoak 56 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita, Udalak astelehen honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez. Gertakariak 20:00ak aldera jazo ziren. Poliziak dei bat jaso zuen 092 telefono zenbakian, Abetxuko auzoko etxebizitza batean gizon bat bikotekide ohiari eraso egiten ari zitzaiola esanez.
Bestalde, 24 urteko gazte bat atxilotu zuten joan den igandean, bikotekideari eraso egin ziolakoan, Ortiz de Zarate eta Foruen kaleen elkargunean gazte talde batek zaintza lanak egiten ari zen patruila bati deitu zionean.
Udaltzaingoak 23 urteko beste gazte bat atxilotu zuen larunbatean, genero indarkeriaren esparruan babes agindua urratzea egotzita. 092 zenbakira egindako dei batek jakinarazi zuen bikote bat eztabaidan ari zela bide publikoan, Bergarako Atea kalean.
Hiru kasuetan, gertakarien unean atxilotu zituzten gizonak.
Zure interesekoa izan daiteke
Larunbat honetan ekingo diete berriro Aizkorri mendian desagertutako artzaina bilatzeko lanei
77 urteko artzainaren txakurra eta artaldea aurkitu dituzte, baina bilaketa bertan behera utzi behar izan dute ostiral honetan, argi faltagatik.
Basauriko eskola-menu batean zizare bat agertu dela salatu dute
Basozelai Gaztelu ikastetxeko Guraso Elkarteak eskola-jantokien eredu berri bat eskatu du, egungo menuak "kalitate eta kantitate eskasekoak" direla iritzita.
GazteChange ekimenak haurren eta nerabeen eskubideak babestearen garrantzia ikusaraziko du gaur arratsaldean Bilbon
Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan egingo da topaketa honen zazpigarren edizioa, UNICEF Euskadiko Batzordeak eta Lagunarte elkarteak antolatuta, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
Elurrak Sakana estali du eta zirkulazioa zailtzen du A-10 autobidean
Elurra goizean goiz hasi du Sakanan eta errepideak zuriz estali ditu. A-10 autobidea itxi behar izan dute, Iruñerako noranzkoan, istripua izan duen kamioi baten eraginez.
Bertan behera utzi dituzte, argi faltagatik, desagertutako artzaina bilatzeko lanak, eta larunbatean ekingo diete berriro
Larrialdi zerbitzuek bukatutzat eman dituzte ostegun arratsaldetik Aizkorri mendiaren hegoaldeko magalean desagertuta dagoen 77 urteko artzaina bilatzeko lanak, argirik ez dagoelako, eta larunbat honetan ekingo diete berriro. Ertzaintzaren helikoptero batek gaur arratsaldean bertan aurkitu ditu artzainaren txakurra eta artaldea.
Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei, batez beste
Emakume horietatik 374k sexu-erasoak jasan zituzten, eta horien artean, 10etik 4 adingabeak ziren. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, 299 dira sexu-erasoagatik artatu diren emakumeak.
Pertsona bat hil da Gernikan trenak harrapatuta
Erdialdeko trenbide-pasagunean izan da ezbeharra, goizean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”
Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte.
Telebista bizirik aterako al da aro digital berrian?
Telebistaren kontsumoa asko aldatu da azken urteotan. Hala ere, 50 urtetik gorako biztanleen artean kontsumoa oso altua da oraindik. Bea Narbaiza EHUko irakaslearen esanetan, telebistaren etorkizuna bermatu dezakeen giltza sinesgarritasuna da.