Gasteizen eta Iruñean batez beste iaz baino ia bi gradu gutxiagoko tenperaturak izan dira uztailean
Aurtengo uztailean tenperatura leunak izan ditugu Euskal Herrian, iazko epe berean izandakoen azpitik. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan joera bera izan dute, eta 2022ko balioetatik behera kokatu dira batez besteko tenperaturak. Iruñean eta Gasteizen freskatu du gehien, betiere iazko batezbestekoarekin alderatuta, ia bi gradu inguru (1,99 ºC Iruñean eta 1,74 ºC Gasteizen).
Aurtengo batez besteko tenperatura altuena Bilbon izan dute, 21,21 ºC, eta baxuena, Gasteizen, 19,1 ºC. Tartean geratu da Donostia, 19,72 ºC-ko batezbestekoarekin, eta Iruñea apur bat gorago (19,81 ºC). Horrenbestez, Bizkaiko hiriburua izan da denetan beroena.
Iazko datuekin alderatuta, 1-2 graduko aldea dago kasu guztietan. Aipatu bezala, Iruñean (21,8 ºC-ko batezbestekoa iaz) eta Gasteizen (20,83 gradukoa) izan da beherakada nabarmenena. Donostia dago sailkapen horretan hirugarren, 1,38 graduko aldearekin (21,1 ºC-ko batezbestekoa iaz), eta Bilbo izan da gutxien "freskatu" den hiriburua, betiere iazko batez besteko tenperaturarekin alderatuta: 2022an 22,37 ºC-koa izatetik aurten 21,21 ºC-koa izatera igaro da (gradu pasatxo egin du behera, hortaz).
Akaso baten bati harrigarria egin zaio Bizkaiko hiriburua izatea denetan beroena, Iruñea eta Gasteiz gaindituta. Anplitude termikoa —tenperatura minimo eta maximoaren arteko aldea— da horren eragilea. Anplitude hori handiagoa izan ohi da barnealdeko hiriburuetan, Gasteizen eta Iruñean beste bietan baino gehiago egiten dute gora termometroek, baina gauean horietan jaisten dira gehien. Bilboko tenperatura, ordea, egonkorragoa da, eta batezbestekoa altuagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".