Alerta beroagatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Aste Nagusiko zenbait ekitaldi moldatu egingo dituzte, beroaren ondorioz

Txikigunea itxita egongo da asteazkenean 13:00etatik 18:00etara, ureko jokoen kasuan izan ezik.
Txikigunea
Txikigunea

Bilboko Udalak Aste Nagusiko zenbait ekitaldi eta jarduera moldatuko ditu, asteazkenerako eta ostegunerako aurreikusten diren muturreko tenperaturen ondorioz.

Hori horrela, Casilda Iturrizar parkeko Txikigunea itxi egingo dute asteazkenean 13:00etatik 18:00etara, ureko jokoen kasuan izan ezik.

Era berean, Gas Plazan egitekoa den antzezlanaren ordutegia ordu erdi aurreratuko dute, 12:30etik 12:00etara, hain zuzen ere.

Bestalde, Udalak ohartarazi du balitekeela erraldoien eta buruhandien ibilbidean ere aldaketak egin behar izatea egunotan.

Euskadi alerma gorria egoeran izango da asteazkenean, tenperatura altuen ondorioz. Horren ildotik, Bilbon 40 ºC-ko tenperaturak espero dira, eta 33 ºC-koak ostegunean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X