Tenperaturak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 48 lagun artatu ditu tenperatura altuen ondorioz

Horietatik 29 ospitaleetara eraman behar izan dituzte.
calor beroa salburua vitoria gasteiz efe
Gasteizko iturri batean freskatzen. Argazkia: EFE.

Osakidetzak 48 pertsona artatu ditu, atzotik jasaten ari garen tenperatura altuek eraginda, eta horietako 29 ospitalera eraman dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 09:00ak arte, 30 pertsona artatu dituzte Bizkaian, 14 Araban eta 4 Gipuzkoan.

Euskal Autonomia Erkidegoak bere historiako jardunaldirik beroenetako bat izan zuen atzokoa, eta 45 gradu inguruko tenperaturak erregistratu ziren hainbat puntutan.

Sodupen (Bizkaia), esate baterako, 45,6 gradu harrapatu zituzten termometroek, eta 43,7 graduraino iritsi ziren Bilboko aireportuan.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu