HILKETA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikotekidea hil du Bejarren (Salamanca)

Erasotzailea atxilotu egin dute. Aita eta anaiaren aurkako indarkeria-salaketak zituen, eta, krimena egin ondoren, bere burua zubibide batetik botatzeko mehatxua egin du, baina atxilotzea lortu dute.
Gizonezko bat atxilotu dute Bejarren bikotekidea hiltzea egotzita. Argazkia: EFE
Gizonezko bat atxilotu dute Bejarren bikotekidea hiltzea egotzita. Argazkia: EFE

Polizia Nazionalak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du ustez emaztea hiltzeagatik Bejarren (Salamanca). Ondoren, gizonak A-66 autobiako biaduktu batetik bere burua botatzeko mehatxua egin du, Espainiako Gobernuaren Salamancako Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.

06:00ak aldera, Poliziak gizonezko baten deia jaso du, bikotekidea hil duela eta bere buruaz beste egingo zuela esanez. Bikotearen etxebizitzara joan diren agenteek 36 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, buruan kolpe handi bat zuela.

Ordu eta erdi geroago, polizia-agenteek, Guardia Zibilaren laguntzarekin, ustezko erasotzailea atxilotu dute, zubibidetik jaisteko konbentzitu ostean.

Atxilotuak aita eta anaiaren aurkako indarkeria-salaketak zituen. Hildako emakumeak, berriz, aurreko bikotekideen aurkako salaketak zituen, tratu txarrak tarteko, baina ez zuen ustezko hiltzailearen aurkako salaketarik jarrita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 25/12/2025.- Nadadores participan en el XVII Kontxapuzon Navideño, una actividad solidaria, recreativa y deportiva que consiste en “un chapuzón” de unos 300 metros en las aguas de la Bahía Donostiarra. La recaudación de este año será donada a Katxalin, una asociación de apoyo a las mujeres que sufren cáncer de mama y/o cualquier tipo de proceso tumoral ginecológico: cáncer de cuello uterino, de endometrio, de ovario o de vulva. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko

Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X