Jaurlaritzak delitu zantzuak topatu ditu eskola-garraioko enpresen artean eta Fiskaltzara joko du
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua, Jokin Bildarratz, hedabideen aurrean agertu da eskola publikoetako eskola garraioaren gaur egungo egoeraren berri emateko. Enpresei zerbitzua nahitaez betearaziko dien agindua martxan jarri duela jakinarazi du eta delitu zantzuak aurkitu dituztela adierazi du; alegia, hainbat enpresa elkarrekin adostuta ari direnaren susmoa daukatela eta pilatutako informazioa Fiskaltzara bideratuko dutela jakinarazi du.
Bildarratzen esanetan, eskola garraioa konponduta dago Gipuzkoan, baina ez Araban eta Bizkaian. Ibilbideak egingo dituzten garraio-enpresak kontratatu ahal izateko urte hasieran atera zituzten lizitazio-plegu gehienak hutsik gelditu zirela, "baita igoera ekonomiko handiena izan zuten ibilbideetakoak ere". Horietan orain arte lanean ari ziren enpresei "iazko baldintzetan" jarraitzeko eskaini ostean, Gipuzkoan ibilbide gehienak esleituta daudela azaldu du, Araban gutxi batzuk eta Bizkaian bat ere ez. Jaurlaritza egoera honekin harrituta dagoela esan du sailburuak, hiru lurraldeetako "irizpideak berberak baitira".
Horrez gainera, "zentzurik gabeko jarrerak", "logika ekonomikorik gabeak", identifikatu dituztela eta "susmoak sortarazi" dizkiela esan du. "Enpresa batzuk legez kontra ari direla" pentsarazi dien informazioa bildu dutela argitu du; alegia, adostasunez jarduten ari direla uste dute "administrazioaren kontura etekin handiagoak" ateratzeko.
Hori dela eta, Lehiaren Euskal Agintaritzarekin gain honen inguruan lanean ari direla azaldu du eta, "delitu zantzuak" aurkitu dituztenez, informazioa Fiskaltzara helaraziko dutela jakinarazi du.
Bien bitartean, zerbitzua bermatzeko helburuz, eskola garraioa nahitaez betearazteko aginduari hasiera eman diola jakinarazi du.
Ondorioz, zerbitzua bermatu gabe duten ibilbideetan iazko ikasturtean lanean aritu ziren enpresek eman beharko dute zerbitzua agindua indarrean dagoen bitartean. Kasu hauetan, Jaurlaritzak garraio enpresa bakoitzaren "kostu erreala ordainduko" duela eta, "legeak agindu bezala, % 6ko etekin industriala aplikatuko" zaiela zehaztu du sailburuak.
Eskola-garraioen enpresen elkarteak lasai hitz egin dute Bildarratzen hitzen aurrean. Juan Manuel Sierrak, Direbuseko kideak, "betebeharrez gain, eskubideak ere badituztela" gogorarazi dio.
Azken urteetan, sarritan irten da eskola-garraioaren arazoa mahai gainera. Sektoreko enpresen elkarteen aburuz, Jaurlaritzak pleguetan jarritako baldintzek ez dute errentagarritasuna bermatzen. Iazko ikasturtean ere kolokan egon zen eskola-garraioa eskola publikoetan eta eskolak hasi bezperan lortu zuten akordioa bi aldeek, % 24,1eko igoera adostu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.