Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euri erauntsiek kaltetutako lekuak hondamendi gune izendatzea eskatuko dute Madrilek eta Gaztela-Mantxak

Hiru pertsona hil dira Toledon euriteen ondorioz. Egoerak hobera egin eta Aemetek alerta gorriak eta laranjak kendu arren, astelehenerako abisu horia mantendu dute bost erkidegotan, tartean Euskadin, euri asko egingo baitu.
20230904102249_dana-euskeraz_
18:00 - 20:00
Depresioa urruntzen ari da, baina euriagatik abisu horia indarrean dago oraindik bost erkidegotan

Goi-geruzetako depresio isolatuak kaltetutako herriak hondamendi gune izendatzeko eskatuko dute Madrilgo Erkidegoak eta Gaztela-Mantxak, bi erkidegoetako presidenteek gaur eguerdian jakinarazi dutenez.

Aldea del Fresno Madrilgo herria izan da denboraleak gogorren astindu duenetako bat, eta bertan hitz egin du hedabideen aurrean Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak. Horren hitzetan, euriteek "suntsituta" utzi dituzte erkidegoaren hego-ekialdean dauden hainbat herri.

Emiliano Garcia-Page Gaztela-Mantxako presidentea, bere aldetik, "hunkituta" agertu da, eta iragarri du eskura dituzten baliabide guztiak "aste osoan" lanean arituko direla, egoera bere onera etorri arte. Horren arabera, "bihar bertan" onartuko dute hodamendi gune izendatzeko eskaera, eta ez du baztertu Europako Batasunera ere jotzea, laguntza eske.

Bi pertsona hil dira

Azken orduotako euriteek gutxienez hiru hildako utzi dituzte Toledon. Horietako bat igogailu baten barruan hil da, Casarrubios del Monte herrian, garajera jaisten ari zela argia joan denean, eta bigarrena auto barruan harrapatuta geratu da Bargasen. Hirugarren gorpua, berriz, Camarena herriko erreka batean aurkitu dute.

Gainera, bi pertsona desagertu dira: gizonezko bat, autoa Alberche ibaira erori ondoren, Aldea de Fresnon (Madril), eta 80 urteko gizon bat, Villamantan (Madril).

Errepide asko itxita egon dira, eta gaur-gaurkoz arazoak daude hainbat errepidetan, batez ere Madrilen, Toledon, Tarragonan eta Sevillan. Asko itxita daude oraindik.

Egoerak, baina, hobera egin du. Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) penintsularen erdian indarrean zeuden alerta gorriak eta laranjak kendu baditu ere, astelehenerako abisu horia mantendu du bost erkidegotan, Euskadin, besteak beste

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X