Goizeko lehen orduan argituko da 7.000 ikaslek eskola-garraiorik izango duten ala ez
Gaur eskola-eguna da, eta, oraindik, EAEko 7.000 ikaslek ez dakite goizean garraio zerbitzurik izango ote duten ala ez ikastetxera joateko. EITB Mediarekin hitz egin duten garraio-enpresei entzunda, behintzat, pentsatzekoa da gaurkoan ere ez dela zerbitzurik egongo.
Egoera ikusita, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak kaltetutako familientzat laguntzak egongo direla aurreratu du egunotan. Igandean Radio Bilbaon emandako elkarrizketa batean, beste behin eskatu zien garraiolariei berriro pentsatzeko eta gaur zerbitzua emateko. Izan ere, Hezkuntza Sailak atzera bota ditu autobus-enpresek eskatutako kautelazko neurriak, eta zerbitzua emateko derrigortasuna gogorarazi die. Oraingoz, ikusteko dago gaur zerbitzurik eskainiko duten.
Bizkaian eta, batez ere, Araban geratu dira ikasturte hasieran eskola-garraiorik gabe, 30 enpresak planto egin baitute.
Iaz, eskolara joateko egunaren bezperan, gauean, akordioa lortu zuten eskola-garraioaren ardura duten enpresek eta Hezkuntza Sailak. Aste honetan argitaratuko omen da familiei diruz laguntzeko Hezkuntza Sailak iragarri duen agindua.
Aiaraldeko Etxaurren ikastetxearen kasua
Aiaraldeko Etxaurren ikastetxeko gurasoek ez dituzte seme-alabak eskolara eramango, protesta gisa, "ikasturtea hasi aurretik" konpondu beharreko gatazka dela iritzita.
Asteartean arazoak jarraituko balu, eskolara joan bai, baina errepidea mozteko erabakia hartu dute guraso-elkartetik. Errudunik ez dutela bilatzen baina "nahikoa" dela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.