INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Getxon sexu-erasoa leporatuta

Getxoko Udalak bi elkarretaratze deitu ditu datorren ostiralerako, bata eguerdian eta bestea arratsaldean herritarrekin.

Gizon bat atxilotu zuten joan den asteartean Getxon, Bizkaiko herri horretan sexu-eraso bat egin zuelakoan, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Erasoa Neguri auzoan gertatu zen, eta Bilboko emakumeak salaketa jarri ondoren, gau hartan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko egilea.

Getxoko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du erasoa gaitzesteko, eta bi elkarretaratze deitu ditu ostiralerako, bata eguerdian eta bestea arratsaldean herritarrekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X