Bildarratz, eskola garraioaren lizitazioaz: "Aholkularitza dena lizitatuta zegoenean kontratatu genuen"
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua "harrituta" agertu da Gipuzkoako eskola garraioaren hainbat ibilbide Sailak kontratatutako aholkulari baten enpresa bati esleitu izanak sortu dituen zalantzengatik. Zehaztu duenez, Cuatrecasas abokatuen bulegoa abuztuan kontratatu zuten, "behin lizitazio guztia eginda zegoenean".
Radio Euskadiren "Boulevard" saioan izan da gaur Bildarratz, eta bertan eman ditu azalpenak sortutako polemikaren inguruan. Argibideok Eusko Legebiltzarrean ere emango dituela nabarmendu du, eta agerraldi eskaera gaur bertan egin duela erantsi.
Sailburuaren hitzetan, lizitazio prozesua "garbia eta gardena" izan zen, eta ez zen irregulartasunik izan. Azaldu duenez, eskola garraioko 477 ibilbideetatik gehienak hutsik zirela ikusita, uztaila amaieran zerbitzua aurreko ikasturteko baldintza beretan ematea proposatu zitzaien enpresei, eta gehienek uko egin zioten. Gerora aholkulari moduan kontratatu zuten abokatuaren enpresa 30 lineatan aritzeko aurkeztu zen, eta 15 esleitu zizkioten, horietatik 12tan bera izan zen lehian zegoen enpresa bakarra. "Azal diezadatela zertan izan zuen mesede enpresa horrek. Ibilbide guztien % 3,2 baino ez da, eta esleitu zitzaizkion 15 ibilbideetatik 12tan bera bakarrik aurkeztu zen lehiaketara", zehaztu du.
Abokatu bulegoaren kontratazioari dagokionez, argitu du Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak bere analisia egin zuela, baina azaldu du sailburu gisa arduratuta zegoela "zerbitzua bermatzeko moduaz" eta horregatik kontratatu zuela aholkularitza. Azpimarratu duenez, abokatuak berak jakinarazi zion Gipuzkoan garraio enpresa zuela, baina ez zegoela "inolako bateraezintasunik, eskatzen genionak ez zuelako lehiaketarekin eta bere enpresarekin zerikusirik".
Hezkuntza legea hizpide, Legebiltzarrak onartuko duela "ziur" azaldu da Bildarratz, eta "ahalik eta babes gehienarekin" egitea espero duela.
Azkenik, urriaren 25erako eta abenduaren 19rako deituta dauden greben harira, uste du "bidegabeak" direla, Hezkuntzaren alorrean "bi aldiz bidegabeak". Batetik, salatu du sindikatuek "Madrilen erabakitzen den auzia euskal gizarteari" bideratu diotela, "jakin badakitenean guk hemen ezin dugula ezertxo ere egin". Bestetik, kritikatu du auzi hori "ikasgeletara eramatea, bi eskola egun galduta eta familiei arazoak sortuta". "Uste dut sindikatuek berriz pentsatu beharko luketela", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.