IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, inbestidura saiakera berria eta Xabier Mendigurenen heriotza

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Ikastetxe baten kanpoaldea
Ikastetxe baten kanpoaldea. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hezkuntza Legea: EAEko Hezkuntza Lege berriaren tramitazioa behin betiko fasean sartuko da asteartearekin. Gaur amaitzen da, izan ere, lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea. 2022ko martxoaren 18an hezkuntza proiektuaren inguruan "akordio historikoa" erdietsi zutela iragarri zuten, baikor, eragileek baina irakurketa hori asko hoztu da ordutik hona.

- Inbestidura saiakera berria: Alberto Nuñez Feijooren inbestidurak porrot egin ondoren, Felipe VI.a Espainiako erregeak alderdi politikoetako ordezkariekin bigarren bilera-erronda hasi zuen atzo, horien jarrera ezagutzeko. Ziurrenik, erronda hau amaitutakoan, Pedro Sanchez izendatuko du inbestidurarako hautagai.

- Xabier Mendigurenen heriotza: Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzako itzulpen-lanak ere egin zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X