HEZKUNTZA LEGEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikastetxe bakoitzak A, B eta D ereduetatik bere hizkuntza-proiekturako bidea egingo du, Bildarratzen arabera

Hezkuntza sailburuaren iritziz, A, B eta D hizkuntza-ereduek ez diete ikastetxeen beharrei erantzuten, eta egokitu egin behar dira dekretu bidez.
20231004103714_jokin-bildarratz_
18:00 - 20:00
Bildarratz: ''Egungo eredu linguistikoek eguneratzea behar dute ikastetxeen beharrei egokitzeko''

Duela 40 urte ezarritako hizkuntza-ereduek indarrean jarraitzen badute ere, ez diete gaur egun ikastetxeek dituzten beharrei erantzuten, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren arabera. Ildo horretan, ikastetxe bakoitzak egungo A, B eta D ereduetatik bere hizkuntza-proiekturako bidea egingo du, "ikastetxearen inguruko egoera sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa kontuan hartuta". Edonola ere, helburua izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzerako ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz B2 maila izatea.

Halaber, sailburuak gogorarazi du hizkuntza-ereduak ez direla indargabetzen, Euskararen Legea indarrean dagoelako. Azaldu duenez, EAJk eta PSE-EEk elkarrekin Hezkuntza Lege-proiektuari aurkeztutako zuzenketak jasotzen du esparru eleanitza legea onartu eta bi urtean garatzea, hezkuntza-itunak jasotzen duen bezala.

Sailburuaren hitzetan, jeltzaleek eta sozialistek aurkeztutako zuzenketak ez du esan nahi hizkuntza-ereduak legean txertatuko direnik, baizik eta "horiek indarrean jarraitzen dutela, berritu eta eguneratuko dituen dekretu bat onartu arte". Gogoratu du egungo hizkuntza-ereduen sistema duela lau hamarkada onartu zela, eta ordutik "ikastetxeen zein gizartearen egoera asko aldatu da", horren arabera.

Horregatik, helburua ereduak "eguneratzea" dela ziurtatu du, eskola bakoitzak bere proiektua garatzeko aukera izan dezan. DBH amaitutakoan, ikasle guztiek euskaraz eta gaztelaniaz B2 maila eta atzerriko hizkuntzan B1 maila izatea lortu nahi da.

Atzo, Hezkuntza Lege-proiektuari zuzenketak aurkezteko epea amaitu ondoren, Bildarratz sailburuak balorazioa egin du Eusko Legebiltzarraren atarian. Horren esanetan, Hezkuntza Lege-proiektuak ezaugarri nagusi bat du, eta lehenengoz bilduko ditu ikastetxe publikoak zein itunpekoak "aterki edo lege beraren azpian".

Bestalde, "ikastetxe bakoitzaren ahalduntzea edo autonomia" indartuko direla nabarmendu du sailburuak. "Ikastetxe bakoitzak bere ekosistemari, bere espazioari eta bere inguruneari erantzun behar dio", gehitu du. Horren harira, ikastetxe bakoitzak egungo hizkuntza-ereduetatik bere hizkuntza-proiekturako bidea egingo du, "ikastetxearen inguruko egoera sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa kontuan hartuta".

Azkenik, sailburuak adierazi du lege-proiektuak errespetatu egiten duela hezkuntza-ituna, eta, hortaz, ez du aurreikusten EH Bildu gabeko hezkuntza-legerik. Koalizio independentistak atzoko zuzenketari buruzko azalpen bateratua eskatu die PSE-EEri eta EAJri,  kontraesanak daudela iritzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X