Euskararen aldeko udal politika publikoak ukatzen dituen ebazpena
Euskararen aurkako beste epai bat heldu da gaur. Norbanakoek, sindikatuek edota enpresek jarritako salaketen ondotik etorri dira gehienetan epaileen erabakiak, eta argudioei erreparatuta, gogortzen joan dira, indarrean dagoen legedia eta hizkuntza ereduen sistema zalantzan jartzeraino. Azken hau Vox eskuin muturreko alderdiak jarritako salaketa batek ekarri du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Euskal Autonomia Erkidegoko udal legeko hainbat artikulu, euskarari dagozkionak guztiak, indarrik gabe uztea. Hain zuzen ere, dekretuaren 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehenengo atala eta 12. artikulua baliogabetu ditu. Gainera, 18., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk ere baztertu ditu. Toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren aurkako ebazpena da gaur kaleratutakoa.
Halere, epaia oraindik ez da irmoa, eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko. Praktikan, zeintzuk lirateke gaurko epaiaren ondorioak? Zer diote zehazki indargabetutako artikuluek? Horra, puntuz puntu epaileak baliogabe utzi duena:
- 9.2 artikulua: "Hizkuntza-plangintzaren helburua izango da udal-jarduketak euskaraz egin ahal izatea. Horretarako, neurriak hartuko dira udalek euskaraz funtziona dezaten; bereziki, euskararen arnasguneetan". Indar gabe geratuko litzateke udalerriek euskaraz lan egiteko neurriak hartzeko konpromisoa.
- 11.1 artikulua: "Hizkuntza-arloko udal-eskumen propioa oinarri hartuta, udalek, dekretu honen esparruan eta bakoitzaren egoera soziolinguistikoaren arabera, honako alderdi hauek aztertuko dituzte, besteak beste: organoen eta zerbitzuen barne funtzionamendua". Gaurko epaiarekin, udalek ez dute aukerarik izango euren egoera soziolinguistikoaren arabera hizkuntza ofizialen ahozko eta idatzizko erabilera aukeratzeko tokiko organoen funtzionamenduan zein bestelako ekintzetan (ekitaldi publikoak, publizitate kanpainak, kontratazioa...).
- 12. artikulua: "Euskadiko toki-entitateek eta Euskadiko tokiko sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateek, beren egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, tokiko jardueretan euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza gisa orokorrean eta normaltasunez erabiltzeko modua antolatu eta arautuko dute, jarraian ageri diren artikuluetan jasotako irizpideekin bat etorrita". Euskara ez litzateke, beraz, "zerbitzuko hizkuntza" eta "lan hizkuntza normal eta orokor gisa" hartuko.
- 18. artikulua: "Toki-entitateetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, akordioak, aktak eta gainerako udal-dokumentuak euskaraz idatzi ahal izango dira, toki-entitate bakoitzak onartu duen araudian ezarritakoarekin bat etorrita. Dokumentuak euskaraz edo gaztelaniaz idazteak toki-entitateko kideren baten eskubideak kaltetzen baditu eta kide horrek legez eta era baliodunean alegatu badezake ez duela ulertzen dokumentuen hizkuntza, beste hizkuntza ofizialean itzulita emango zaizkio". Epaiaren arabera, bertan behera geratuko lirateke udal barneko dokumentuak (deialdiak, gai zerrendak, mozioak, akordio proposamenak...) euskara hutsean idazteko aukera.
- 24. artikulua: "Administrazio-prozedurak izapidetzeko hizkuntza euskara izango da baldin eta interesdun bakarra badago eta pertsona horrek eskabidea euskaraz egin badu, edo pertsona batzuk badaude eta eskabidea euskaraz egitea adostu badute".
- 27. artikulua: "Herritarrekin zuzeneko harremana daukaten lanpostu edo unitateetan, toki-entitateek honela jokatuko dute ahozko harremanetan: Euskadiko toki-entitateetako eta Euskadiko tokiko sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateetako langileek euskaraz esango diete lehenengo hitza herritarrei; gero, herritarrak aukeratutako hizkuntzan jarraituko dute. Herritar batek enplegatu publiko bati euskaraz hitz egiteko asmoa erakutsi edo euskaraz hitz egiten baldin badio, baina enplegatuak euskara ez badaki, enplegatuak lankide elebidun bati eskatu beharko dio laguntza...".
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
AP-8 autobidea berriro ere zabalik Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.