EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren epaia bi eguneko epean euskararen normalizaziorako udal dekretuaren aurka

Zehazki, toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 dekretuaren hiru artikulu baliogabetzen ditu. Epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko.
Euskararen aurkako epaiak
Euskararen aurkako epaiak. Irudia: EITB Media

Euskarak enegarren kolpea jaso du gaur epaitegietan. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu ditu. Tokiko erakundeetan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako bigarren epaia da bi eguneko tartean. Asteartean argitaratutako beste epai batean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehenengo atala, 12. artikulua, eta 18., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk baliogabetu zituen Voxek jarritako helegite bati erantzunez.

Luis Garrido magistratua buru duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoak partzialki aintzat hartu du PPk 179/2019 dekretuaren aurka jarritako helegitea. Epaiak urriaren 4ko data badu ere, ez da gaur arte argitaratu.

Zehazki, epaiak dekretuaren hiru artikulu baliogabetzen ditu: 18.1, 18.2 eta 33.5.

Honela diote, zehazki, indargabetutako artikuluek:

18.1 artikulua: "Toki-entitateetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, akordioak, aktak eta gainerako udal-dokumentuak euskaraz idatzi ahal izango dira, toki-entitate bakoitzak onartu duen araudian ezarritakoarekin bat etorrita. Dokumentuak euskaraz edo gaztelaniaz idazteak toki-entitateko kideren baten eskubideak kaltetzen baditu eta kide horrek legez eta era baliodunean alegatu badezake ez duela ulertzen dokumentuen hizkuntza, beste hizkuntza ofizialean itzulita emango zaizkio".

18.2 artikulua: "Udalaren barne-dokumentazioa hizkuntza ofizial batean edo bestean, euskaraz edo gaztelaniaz, sortuko da. Halere, geroago, interesdunei jakinarazpenak eta komunikazioak egitean kontuan hartu beharreko hizkuntza-irizpideak aplikatuko dira".

Lehenengo biek udalen edo tokiko erakundeen barne funtzionamenduarekin dute zerikusia. Horiek baliogabetuta, bertan behera geldituko lirateke deialdi, gai-zerrenda, mozio, akordio proposamen edota aktak euskara hutsez egiteko aukera.

Baliogabetutako hirugarren artikuluak (33.5) herritarrekiko komunikazioarekin du zerikusia. Hitzez hitz, honela dio artikuluak: "Dibulgazio- edo informazio-komunikazioetan zer hizkuntza erabili erabakitzeko, kontuan hartuko da hartzaileek hizkuntza biak zenbateraino menderatzen dituzten". Hortaz, izaera dibulgatiboa duten jakinarazpenek elebitan izan behar dutela dio epaiak.

Edozein kasutan, epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X