ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

27 urteko emakume bat hil da artzain baten txakurrek erasota, Zamoran

Antza denez, senide batekin paseatzen ari zela, artaldera hurbildu da eta mastin batzuek eraso egin diote. Lekuan bertan hil da.

27 urteko neska bat hil da gaur arratsaldean Zamoran, Roales del Pan udalerrian, txakur batzuen erasoa jasan ostean, 112 Larrialdi Zerbitzuak jakitera eman duenez.

Inguruko artzain baten txakur-talde batek eraso egin dio emakumeari, artaldea zaintzen ari zirenean.

Emakumea Roales del Pan eta La Hiniesta arteko bide batean zebilen paseoan, Zamorako hiriburutik gertu, artaldera hurbildu eta animaliek eraso egin diotenean.

Berarekin paseatzen ari zen senide batek Gaztela eta Leongo 112ra deitu du erasoaren berri emateko. Berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute emakumea salbatu eta bertan hil da.

Emakumea hil duten txakurrak, mastin arrazakoak, Guardia Zibilaren Sepronak aurkitu eta harrapatu ditu dagoeneko, eta jabea ere identifikatu dute. Laster deklaratu beharko du gertatutakoagatik.

Gaztela eta Leongo Juntak psikologoak bidali ditu Roales del Pan herrira, biktimaren gurasoak artatzera. Gurasoekin bizi zen gaztea, mila bat biztanleko herri horretan, Zamorako hiriburutik sei kilometrora.

Alkateak doluminak eta babesa helarazi dizkie familiari, eta Udalak hiru dolu egun deituko dituela jakinarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X