zaintzaren nazioarteko Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza NBEren Zaintzagatiko Aliantza Globalean sartu da

Nazio Batuen Erakundearen arabera, emakumeek egiten dute ordaindu gabeko zaintzen % 76. Horren harira, euskal sindikatuek greba orokorra deitu dute zaintza sistema publikoaren alde azaroaren 30erako.
Zaintzaren aldeko manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: Efe
Zaintzaren aldeko manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: Efe

Eusko Jaurlaritza Zaintzagatiko Aliantza Globalean sartu da. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) bultzatutako ekimen horrek zaintza sistema eraldatzea bilatzen du, eta gobernuak, gizarte zibileko erakundeak, enpresak eta bestelako eragileak hartzen ditu barnean.

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi du ekimenean onartu dutela, Zaintzaren Nazioarteko Egunaren harira.

NBEren mugimendu horren helburua sektoreko lan-baldintzak hobetzea eta ordaindu gabeko zaintza aitortzea eta baloratzea da. Gainera, lanen banaketa parekidea izan dadila ere bilatzen du.

Ekimenean onartu izana "etengabeko lanaren, politika inklusiboen eta gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko konpromiso sendoaren ondorio da", adierazi du Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Hain zuzen ere, azaroaren 15ean eta 16an Eusko Jaurlaritzak Zainketei buruzko I. Kongresua egingo du "zainketen gizarte-antolaketarako eredu publiko batean oinarritutako euskal itun baterantz aurrera egiteko".

Horren harira, Euskal Herriko sindikatu nagusiek greba orokorra deitu dute azaroaren 30erako zaintzen sistema publiko komunitario bat aldarrikatzeko, besteak beste.

Izan ere, emakumeek egiten dute ordaindu gabeko zaintzen % 76,2 (gizonek baino 3,2 aldiz gehiago), NBEk zabaldutako datuen arabera.

Espainiako Estatuan emakumeek gizonek baino 12 ordu eta erdi gehiago bideratzen dituzte astero ordaindu gabeko zaintzara, Espainiako Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionalak zabaldutako datuek erakusten dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X