MANIFESTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Idurre Eskisabel: "Euskararekiko eta normalizazioarekiko arduraren erakusgarri izan zen manifestazioa"

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, gainera, 70.000 pertsona horien "askotarikotasuna" ere nabarmendu du. Hala ere, aitortu du faltan bota zuela "sektore politiko bat", PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ordezkatzen duena, hain zuzen ere.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Idurre Eskisabel: "Euskararekiko eta normalizazioarekiko arduraren erakusgarri izan zen manifestazioa"

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du atzo Bilbon egindako manifestazioa "euskararekiko, euskararen normalizazioarekiko eta euskal hiztunon ardurarekiko konpromisoaren erakusgarri" izan zela. Era berean, nabarmendu du Billboko kaleetan batu ziren 70.000 pertsona horiek "askotarikoak" zirela.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Eskisabel "pozik" agertu da euskalgintzan duten kezka "konpartitua" dela egiaztatu izan zutelako atzo, eta horrek "lanean segitzeko indarra eta gogoa" ematen dielako.

Parte hartu ez zutenen inguruan galdetuta, erantzun du faltan bota zutela eta "kezkagarria" izan zela "gure herriko sektore politiko batzuk ez ordezkatuta egotea". Besteak beste, PSE-EE eta Podemos aipatu ditu, eta gaineratu du katalanaren, galizieraren, asturiarraren eta aragoiarraren aldeko mugimenduetako kideak "harrituta" geratu zirela ezkerreko alderdi hoien jarrerarekin, haien lurraldeetan jarrera horiek PPrenak eta Voxenak direlako. Eskisabelek gehitu du horrek agerian uzten duela sozialistek eta Podemosek jokabide desberdina dutela Euskal Herrian eta Estatuko beste lurralde batzuetan.

Dena den, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak berretsi du "adostasunak josten" lan egiten jarraituko dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X