Pornografia indarkeria matxistaren "eskola bat" da gazteentzat, EAEko erakundeek ohartarazi dutenez
Gazte-gazte direla, batez beste 12 urterekin, hasten dira nerabeak pornografia ikusten, eta indarkeria matxistaren "eskola bat" bilakatzen da eurentzat. Hortaz, behar-beharrezkoa da gazteen heziketa sexuala horren bitartez ez egitea. Hori guztia ohartarazteko kanpaina abiatuko dute EAEko erakundeek A25ra begira —Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna—.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Eudelek gaur aurkeztu dute kanpaina, "Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da" lelopean. Honakoak izan dira ekitaldian: Nerea Melgosa sailburua, Miren Elgarresta Emakunderen zuzendaria, Nerea Isasi, Jone Berriozabal eta Patricia Campelo foru ordezkariak, eta Esther Apraiz Eudelen presidentea.
Ordezkariok azaldu dutenez, teknologiaren aurrerapenak eta interneten nonahikotasunak eragin dute "pornografia masiboki hedatzea gure gizartean, aurrekaririk gabeko testuinguruan, dohainik eta 24 orduko eskaintzarekin". Arazoa ez da gazteek eszena sexualak ikustea, indarkeriazkoak baizik. Izan ere, eszena pornografikoen % 88,2k emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo hitzezkoa dute.
Gainera, nerabeen % 33,4k uste dute pornoak "eragin handia" duela euren sexu harremanetan. Pornografiaren bitartez, "menderatzen ikasten dute gizonek, men egiten eta umiliatuak izaten emakumeek", azaldu dute. Bestela esanda, pornoaren bidez indartu egiten dira "maskulinitate bortitza eta menderatzailea eta feminitate atsegingarria, emakumea kosifikatzen duena, betiere gizonezkoen gozamenaren aginduetara".
Ohartarazi dutenez, "pornografia indarkeria eskola bihurtzen ari da, sexu harremanetan egin behar dutenari buruzko argibide liburu moduko bat. Pornografia hori imajinario erotiko kolektibo bat eraikitzen ari da, non emakumeen aurkako indarkeriazko jarreren normalizazioa ematen den; imajinario bat, non beste pertsonarekiko enpatia desagertzen den eta botere harremanekin ordezkatzen den".
Kanpaina bihartik, azaroaren 10etik, 25era egingo dute sare sozialetan, telebistan, irratietan eta kartelen bitartez.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
AP-8 autobidea berriro ere zabalik Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.