Indarkeria matxistarekin lotutako 4.979 salaketa izan dira irailera arte Euskadin, iaz baino % 6,2 gehiago
2023ko urtarril eta iraila bitartean, indarkeria matxistako 4.879 delitu erregistratu ditu Ertzaintzak, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak aintzat hartuta. Horrek esan nahi du, 2022ko denbora tarte berarekin alderatuta, % 6,2 igo dela kasu hauen kopurua aurten. Urtebetean, 3.983 emakume biktima zenbatu dituzte, iaz baino % 7,7 gehiago.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lurraldeka banatuta, Bizkaiak izan ditu delitu gehien. Hala, lurralde horretan eta Araban % 10 igo dira indarkeria kasuak. Gipuzkoan, aldiz, beherakada txikia izan dute.
Bikoteak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria kasuak izan dira gehienak (3.659), iazko denbora tarte berean baino % 7,2 gehiago; tratu txar fisikoak, irainak, isekak eta lesioak batez ere. Bi emakume hil dituzte aurten; bata Orion, maiatzaren 16an, eta bestea Gasteizen, maiatzaren 28an.
Familia barruko edo etxe barruko erasoak, bestalde, 836 izan dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan —iaz baino % 3,5 gutxiago—.
Aitzitik, gora egin dute askatasun sexualaren aurkako delituek: 459 izan dira, guztira —2022an 397 izan ziren; % 20 gutxiago—. Gehienak eraso sexualak izan dira.
Segurtasun Sailaren arabera, 2022ko urriaren 7an indarrean sartutako "bai bakarrik da bai" legeak zerikusia du horretan, "abusua eta erasoa" parekatzen dituelako. Azpimarratzeko modukoa da, halaber, sexu eraso larrienen kopurua hazi egin dela —62tik 89ra—.
Babesa
Egun, 5.616 emakume —2.783 Bizkaian, 2.010 Gipuzkoan eta 858 Araban— daude Ertzaintzaren babespean. Epaile baten aginduz ari dira babesa jasotzen horietako 3.619; gainerakoak, polizien protokoloei erantzunez.
Kasurik larrienetan, 24 orduz daramate eskolta emakumeek: gaur egun, 28 emakume daude egoera horretan Bizkaian, sei Gipuzkoan eta bost Araban.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".