GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrian desagertutako gizonaren bilaketari ekin diote berriz ere, Jaizkibelen bere motxila aurkitu ostean

Astigarragako 56 urteko gizon bat da, eta joan den urriaren 24az geroztik dago desagertuta, bilaketa lanek porrot egin ondotik. Ertzaintzaren bilaketa-taldeak motxila aurkitu den gunean zentratuko du bilaketa, Jaizkibel inguruan.

Ertzaintzak urrian desagertutako gizonaren bilaketari ekin dio berriz ere asteazken honetan, bere motxila Jaizkibel inguruan topatu ondotik. Joan de urriaren 24az gerotik dago desagertuta 56 urteko Astigarragako gizona.

Hain justu mendizale batek aurkitu du gaur goizean desagertuaren motxila, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hala, bilaketa lanei berrekin diete, batez ere motxila azaldu den inguruan, iturriek azaldu dutenez.

Gizona urrian desagertu zen eta bi egun aritu ziren haren bila Jaizkibel mendi inguruan, baina ez zuten topatu.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X