IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Iruñeko zentsura mozioa eta itunpeko eskoletako greba amaiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB Maratoia
EITB Maratoia. Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-EITB Maratoia: 2023ko EITB Maratoiak egun handia bizi izan du gaur, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 908.000 euroak minbizia ikertzera bideratuko dira. 

-Iruñeko zentsura mozioa: Iruñeko zentsura mozioak agenda politikoa markatzen jarraitzen du maila guztietan, lokaletik hasi eta estatura. Iruñetik haragoko erreakzio eta ondorioak eragin ditu. UPN Iruñeko alkatetzatik kentzeko lauko itunaren aurrean tonua gogortu dute Nafarroako eta Estatuko eskuineko alderdiek. 

-Itunpeko ikastetxeetako grebaren amaiera: Ostiral honetan amaituko da gizarte ekimeneko ikastetxeetako irakasleen bost eguneko greba, ELA, Steilas, CC. OO., LAB eta UGTk deitutakoa. Sektoreko hitzarmena 2021eko abenduan amaitu zen eta sindikatuek gogorarazi dutenez, "aurreko hitzarmena 10 urtez berritu gabe egon zen, eta langileek 29 greba egun egin behar izan zituzten hitzarmen berria lortzeko". 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X