IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sexu abusuak Lointek Gernikan, Loiolako kuartelak eta Debako tiroketaren ikerketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Mario Lopez, Lointek Gernika taldearen entrenatzaile ohi eta kirol arduraduna izandakoa
Mario Lopez, Lointek Gernika taldearen entrenatzaile ohi eta kirol arduraduna izandakoa

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Sexu abusuak Lointek Gernikan: Gernikako Sare Feministak deituta, elkarreratzea izango da gaur Gernika-Lumon (Bizkaia), 19:00etan, udalerriko emakume batek Mario Lopez Lointek Gernika taldearen entrenatzaile ohi eta kirol arduraduna izandakoaren aurka sexu abusuengatik aurkeztutako salaketa tarteko. Auzia aspaldikoa da, duela 20 bat urte gertatutakoa, baina atzo ezagutu zen.

-Loiolako kuartelak: Donostiako Udalak eta Espainiako Defentsa Ministerioak Loiolako kuartelen salerosketa gauzatuko duen akordioa sinatuko dute, Madrilen. Salerosketa horri esker, 17,5 hektareako lursaila eskuratuko du Donostiako Udalak. Bertan, 1.500- 1.700 etxebizitza eta ekipamendu zein berdegune berriak eraikitzea aurreikusi du Udalak.

-Debako tiroketaren ikerketa: Emakume bat larri zauritu da Debako etxebizitza batean zegoela, ustez suzko arma baten tiroa jasota, eta handik ordu batzuetara hil da, Donostia Ospitalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan. Azaldutakoaren arabera, "inguruan ehiztariak zebiltzan uxaldi bat egiten", baina ez dago baieztatzerik hortik etorri den tiroa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X