Fauna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otsoaren babesa murriztea eskatu du Bruselak, "ganaduaren aurkako erasoak areagotu direlako"

Abeltzain batzuek dagoeneko txalotu egin dute Bruselaren jarrera, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote jarraibide horiek bete ditzala. Aitzitik, WWF eta IFAW bezalako nazioarteko GKEek Batzordearen proposamena baztertzeko eskatu diete EBko Estatu kideei.
Otso bat. Argazkia: EFE
Otso bat. Argazkia: EFE

Europako fauna eta habitatak babesteko Bernako Hitzarmenean oinarrituta, otsoen populazioek orain jasotzen duten babes integrala murrizteko eskatu du gaur Europako Batzordeak, espezie hori kudeatzeko arauak "malgutzeko", "Europako hainbat tokitan abereen aurkako erasoak areagotu direlako, eta tokiko komunitateekin izandako gatazkari aurre egiteko".

Proposamenak otsoen babesa espezie horren populazioa handitzeak dakarren "erronkarekin" uztartzeko beharrari erantzuten dio, eta, hori, "biodibertsitatea eta espeziea kontserbatzeko helburuari eutsiz", Virginijus Sinkevicius Ingurumen komisarioak ohar batean adierazi duenez. Bruselak, bitartean, tokiko eta estatuko agintariei "laguntzen" jarraituko diela bermatu du, otsoa beste haragijale handi batzuekin batera "bizitzeko".

Europako Kontseiluaren Bernako Hitzarmenaren barruan, "babes zorrotza" kategoriatik "babes soila" kategoriara igarotzeko aldaketa aurretiazko urratsa da, Bruselak, ondoren, espezie horren kudeaketari eragiten dioten Europar Batasuneko arauak berrikusteko aukera izan dezan. Guztira 50 Estatuk (EBko 27 herrialdeak barne) sinatu zuten 1979an ezarritako hitzarmen hau.

Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek berak 2022ko azaroan iragarri zuen Europar Batasuneko zerbitzuei otsoaren susperraldiak EBko eremuetan izan duen eraginari buruzko "azterketa sakona" egiteko enkargua emateko asmoa. Alemaniako politikariak erabakia, bere herrialdeko prentsak geroago azaldu zuenez, otso batek haren poney bat hil eta gutxira hartu zuen.

"Otsoaren itzulera berri ona da Europako biodibertsitatearentzat, baina Europako zenbait eskualdetan animaliak pilatzea benetako arrisku bihurtu da, batez ere abereentzat", argudiatu du Von der Leyenek ohar batean.

Europako Batzordeak oraindik ere 27 herrialdeen babesa behar du Europako Kontseiluaren hitzarmenaren aurrean otsoaren babesa murrizteko eskaera egin ahal izateko.

Asteartean, otso baten burua Villanueva de Santo Adriano (Asturias) herritik gertu dagoen oinezkoentzako pasabide batean esekita agertu zen, Hartzaren Zidorra deiturikoaren barruan. Ibilbide berde hori Asturiasen dago, trenbide zahar baten gainean. Azken urteotan antzeko gertakariak jazo dira, bai Asturiasen, bai Burgosen edo Sorian, eta areagotu egin dira, Espainiako Gobernuak otsoa espezie babestuen zerrendan (Lespre) sartzea erabaki ondoren. Horrek eragotzi egiten du uxaldiak egitea populazioa kontrolatzeko.

Euskadin, Urkabustaizko (Gorbeialdea, Araba) abeltzainek uxaldia antolatu behar izan zuten iragan apirilean otsoak izutzeko.

Salatu dute otsoen erasoak etengabeak direla, urtebetean 100dik gora abelburu hil dizkietela. Horregatik, 150 lagun elkartu dira, taldeetan banatuta, zarata eginez, armarik erabili gabe, animaliak izutzeko.
18:00 - 20:00

Espainiako Estatuan, Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) eta Nekazari eta Abeltzain Txikien Batasunak (UPA) txalotu egin dute Europako Batzordearen jarrera, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote jarraibide horiek bete ditzala. COAGek Bruselaren proposamena positibotzat jotzen duen arren, "duela urte dezente hartu" beharko zatekeela uste du.

Ildo beretik, UPAk "oso positibotzat" jo du Europako Batzordeak emandako urratsa, otsoaren "benetako" egoera aitortu baitu, eta ofizialki jabetu baita "eremu jakin batzuetan abeltzaintzari eragiten dizkion kalte eta arazo larriez".

WWF eta IFAW nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeek, ostera, Bruselaren proposamena baztertzeko eskatu diete EBko Estatu kideei. "Erabaki eskandalagarria da, eta ez du justifikazio zientifikorik, arrazoi pertsonalengatik hartu baita", adierazi du Sabien Leemans WWFren Europako Politika Bulegoko biodibertsitate-politiken arduradun nagusiak.

Bestalde, IFAWk kritikatu duenez, munduak "aurrekaririk gabeko biodibertsitate krisiari" aurre egin behar dion bitartean, Europako Batzordeak "sua piztu" nahi du, otsoen babesa murriztuz.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X