Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa; Jundizeko istripua, eta greba itunpekoetan, akordio bila

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Alexandru Ionitaren erasotzaileen kontrako epaiketaren lehen saioa
Alexandru Ionitaren erasotzaileen kontrako epaiketaren lehen saioa

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alexandru Ionitaren erasotzaileen kontrako epaiketa: Bigarren saioari ekingo diote gaur, erasoaren ikerketan parte hartu zuten ertzainen lekukotasunekin. Alexandru Ionitaren amak bere semeari ustez jipoia eman zioten zazpi akusatuei "zertarako" eta "zergatik" egin zuten galdetu zien atzo, epaiketaren lehenengo saioan. 2021eko uztailaren 25ean jipoi bortitza eman zioten gazteari Zornotzako parke batean, eta, ondorioz, egoera begetatiboan dago ordutik.

- Jundizeko istripua: Gasteizko Udaltzaingoa ausarkeriaz gidatzeagatik ikertzen ari da asteburuan Jundizko industrialdean istripua izan zuen BMWko gidaria. Larunbat goizaldean 21 urteko gizon bat eta 18 urteko emakume bat hil ziren Gasteizen, Jundizko industrialdean, gama altuko BMW batek Polo auto bat jota.

- Greba itunpekoetan, akordio bila: Kristau Eskola patronalak bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur, "jarrerak gerturatzeko", eta itunpeko ikastetxeetan hitzarmen berri bat sinatu ahal izateko, urtarrilerako eta otsailerako antolatutako grebak bertan behera utzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X