EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei urteko espetxe zigorra Gallartako jaietan 22 neskari ukituak egin zizkion barraketako langilearentzat

Horrez gain, biktima bakoitzari 5.000 euroko kalte-ordaina egin beharko die gizonezkoak. Bere barrakako segurtasun mekanismoa ziurtatzen zuen bitartean egiten zizkien ukituak neskei. Gehienak adingabeak ziren.
Gallartako barrakak, iazko jaietan, erasoak gertatu ondoren
Gallartako barrakak, iazko jaietan, erasoak gertatu ondoren. Argazkia: EITB Media

Iazko Gallartako jaietan 22 neskari ukituak egin zizkion barraketako langileari sei urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegiak, adostasun-epai batean. Akusatuak epaia onartu egin du. 

Barraketako langilea iazko ekainean atxilotu zuten, 22 neskari, adingabeak gehienak, ukituak egin izana leporatuta. Barrakan, segurtasun mekanismoa ziurtatzen zuen bitartean egiten zizkien ukituak. 

Espetxe-zigorraz gain, biktima bakoitzari 5.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Bizkaiko Auzitegiak gizonezkoa. 

Gainera, bost urtez, debekatuta izango du biktimengana 500 metro baino gutxiagoko distantziara hurbiltzea. 

Gertakariak haserrea piztu zuen Gallartan, eta bizilagunek elkarretaratzea egin zuten gertatutakoa gaitzesteko.

Gallarta elkarretaratzea
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X