Sei urteko espetxe zigorra Gallartako jaietan 22 neskari ukituak egin zizkion barraketako langilearentzat
Iazko Gallartako jaietan 22 neskari ukituak egin zizkion barraketako langileari sei urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegiak, adostasun-epai batean. Akusatuak epaia onartu egin du.
Barraketako langilea iazko ekainean atxilotu zuten, 22 neskari, adingabeak gehienak, ukituak egin izana leporatuta. Barrakan, segurtasun mekanismoa ziurtatzen zuen bitartean egiten zizkien ukituak.
Espetxe-zigorraz gain, biktima bakoitzari 5.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Bizkaiko Auzitegiak gizonezkoa.
Gainera, bost urtez, debekatuta izango du biktimengana 500 metro baino gutxiagoko distantziara hurbiltzea.
Gertakariak haserrea piztu zuen Gallartan, eta bizilagunek elkarretaratzea egin zuten gertatutakoa gaitzesteko.