Bitartekaritzaren Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iaz bitartekaritza eskatu zuten hamar lagunetik zortzik bikotea haustearen ondorioak konpontzeko egin zuten

Europako Bitartekaritzaren Egunean, Familia Bitartekaritzako 2023ko datuak eman ditu Jaurlaritzak. Gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko zerbitzu hau urtez urte ari da hazten EAE osoan; artatutako familien kopuruak % 10 egin du gora urtebetean.
Bitartekaritza zerbitzua.
Bitartekaritza zerbitzua.

Urtetik urtera gorantz doa Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzako Zerbitzua, bai artatutako pertsonen eta irekitako espedienteen kopuruari dagokionez, bai eta esku-hartzeen kopuruari dagokionez ere. Hala erakusten dute gaur, Bitartekaritzaren Europako Egunean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak emandako datuek.

2023an, 2.447 familia artatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2022an baino % 10 gehiago. 2023ko balantzean jaso dutenez, 16.140 lagunek jaso zuten arreta iaz, 2019an baino % 31,3 gehiago. Irekitako espedienteei dagokienez, % 17ko igoera izan da azken bost urteotan, 2023an 2.447 irekitzeraino, eta jardueraren garapenean egindako esku-hartzeen kopuruak % 40,4 egin du gora, 21.367raino.

Zein da, baina, horren lana? Bada, gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko, arreta-zerbitzu publikoa, borondatezkoa eta doakoa ematen die familiei, eta ingurune neutral batean profesional inpartzialen eta adituen esku-hartzea eskaintzen die.

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzetan, "bitartekaritzak gatazkei heltzeko beste paradigma bat eskaintzen du, eta erantzun egokia ematen dio metodo alternatiboak edo metodo tradizionalen osagarri diren metodoak eskatzen dituen gizarte-eskariari. Izan ere, gure gizartearen egungo konplexutasunera egokitu daitezkeen elkarrizketa-espazioak ahalbidetzen dira".

Zerbitzuak bitartekaritzaren arloko informazio juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen du, eta, familia- edo bikote-egoerari buruz hitz egiteko espazio neutrala eskaintzen du.

Hain zuzen ere, iaz Familia Bitartekaritzako Zerbitzura jo zuten familien % 86,7k bikotea haustearekin lotutako kontuak konpontzea zuten helburu, eta % 13,3k, bestelako familia-arazoak

Zerbitzuarekin harremanetan jarri ziren pertsona gehienak emakumeak izan ziren: % 67,3 izan ziren telefono bidezko arretan, eta 57,6, aurre-bitartekaritza zerbitzuan. 

Amilibiak azaldu duenez, "bultzatzen da aldeek beren gatazkak kudeatzeko ardura har dezaten; horretarako, adostasuna bilatzen da, eta desadostasunak eta eztabaidak modu negoziatu eta baketsuan ebazten dira. Solasaldi kooperatiboa sortzen duten hitza eta gogoeta-prozesu partekatuak dira tresna nagusia".

Horren helburua da komunikazioa eta familia-gatazken konponbidea erraztea, adostutako akordioak bultzatuta, eta, hartara, kostu emozionalak eta denborak minimizatzea eta familia-harremanak ez judizializatzea.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duen zerbitzu hori erabili ahal izateko, hitzordua eskatu behar da telefono hauen bidez: 943 576 208 (Gipuzkoa), 945 171 125 (Araba) eta 94 427 7788 (Bizkaia).

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X