EAEko justizia errestauratiboaren zerbitzuak epaiketa saihestu zuen iaz zigor auzien hiru laurdenean
2023an EAEko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuak epaiketa saihestu zuen zigor auzien % 77an eta familia arloko kasuen % 54an, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gaur emandako datuen arabera.
Zerbitzuak organo judizialen eta herritarren arteko bitartekaritza eskaintzen du auzibide arrunta saihestu asmoz, eta kasu gehienetan, baita akordioa lortu ere. Halakoetan, Jaurlaritzaren teknikari aditu bat izaten da bitartekari, eta herritarrek epaiketaren kostua eta denbora aurrezten dituzte. Zerbitzua doakoa eta borondatezkoa da, eta 2018tik dago indarrean.
Iazko datuak aztertuta, zigor arloko auzietan lortutako adostasun maila handia da nabarmentzekoa. Esparru honetan honako delituak eraman ohi dira zerbitzura: lesioak, kalteak, mehatxuak, iruzurrak, lapurretan eta jazarpen kasuak. Iaz itxitako 1.000 kasu pasatxotik (1.024) 525ean erabili zen bitartekaritza, eta 405ean akordioa lortu zuten aldeek. Hau da, kasuen % 77,14an.
Auzibide zibil eta familia alorreko kasuetan ere aplikatu ohi da zerbitzua; hala nola, dibortzioetan eta banaketetan. Iazko datuei erreparatuta, itxitako 10 kasutik ia 4tan (267tik 101) jo zuten zerbitzura, eta hemen ere akordioa izan zen nagusi: auzien erdian baino gehiagoan lortu zen adostasuna (% 54,46).
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.