Haur Minbiziaren Mundu Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn minbizia duten haurren biziraupena % 80koa da bost urtera

Heriotza tasa pixkanaka, baina modu progresiboan, ari da behera egiten, diagnosian zein tratamenduetan egindako hobekuntzak direla-eta.
Osasun langile bat minbiziadun haur bat artatzen.
Osasun langile bat minbiziadun haur bat artatzen. Argazkia: Irekia

Gaur, ostegunarekin, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtero milioi bat biztanleko 160 pertsonari (mutiko gehiago, neskatoak baino, % 58 eta % 42, hurrenez hurren) eragiten dion gaixotasuna da. 

Nazioarteko egunaren harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskadiko Minbiziaren Erregistroaren azken datuen (1990-2016 aldia) berri eman du, eritasuna gainditzearen aukeraz datu baikorrak ematen dituztenak. Hala, minbizia duten 15 urtetik beherako gaixoen biziraupena hobetu egin da Euskadin, eta % 80koa da bost urtera (gaixotasunaz libre) ohikoenak diren tumore gaiztoen kasuan.

Osakidetzaren arabera, egun diagnostikoan zehaztasun handiagoarekin egiten da lan, eta aukera terapeutikoak ere asko hobetu dira. Bi baldintza horiei esker hobetu dira datuok. Hori horrela, pixkanaka bada ere, baina modu progresiboan, behera egiten ari da heriotza tasa (1999-2018 epea). Linfomen kasuan, esaterako, haurren heriotza tasa nabarmen jaitsi da. 

Linfomak dira, leuzemiekin batera, umeen artean ohikoenak diren minbiziak, ia erdia baitira (% 47). Horien atzetik daude nerbio-sistemako tumore gaiztoak (% 15) eta beste tumore solido batzuk, hala nola neuroblastomak, ehun bigunetako sarkomak eta hezurretako tumoreak (% 38).

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X