Trafiiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat larri zauritu da Donostiako erdigunean, motozale batek harrapatuta

Ezbeharra 18:30 aldera gertatu da, Santa Katalina zubian, Gros aldean. Gidaria ere arin zauritu da, eta erietxera eraman dute.
Ezbeharra Santa Catalina zubian izan da. Argazkia: EITB MEDIA
Ezbeharra Santa Catalina zubian izan da. Argazkia: EITB MEDIA

Gizon bat larri zauritu da ostiral honetan Donostian, motozale batek harrapatuta, Santa Katalina zubian. Ezbeharra 18:30 aldera gertatu da, semaforoz erregulatutako oinezkoentzako pasabide batean, Udalak jakinarazi duenez.

Zilindrada ertaineko motorrak zubia zeharkatu du Askatasunaren Hiribidetik Gros auzora, eta bertan harrapatu du oinezkoa.

Udaltzaingoaren patruilak eta Osakidetzako hainbat anbulantzia bertaratu dira, eta lurrean etzanda zegoen oinezkoa artatu dute. Azkenean, Donostia Ospitalera eraman dute, larri zaurituta; iturrien arabera, haustura larriak ditu.

Motor-gidaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute, politraumatismo arinak baitzituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X