Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Alegia
Alegia. Argazkia: Jabier Landa

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Alerta laranja euriagatik: Prezipitazio handiak direla eta, alerta laranja aktibatu zuen astelehenean Eusko Jaurlaritzak, astearteko 12:00ak arte, eta 21:00ak pasatxo zirenean, Uholde Arriskuagatiko Larrialdi Plan Berezia ezartzea erabaki zuen, alerta fasean, ibaien egoera eta datozen orduetarako espero den prezipitazio aurreikuspenak kontuan hartuta.

-Reala Kopako finalari so: Finala eskura dute Realak eta Mallorcak. Bi taldeek finalerdietako itzuliko partida jokatuko dute asteartean Reale Arenan, eta irabazleak Sevillako finalerako lehen txartela eskuratuko du. Bigarrena, Athleticek eta Atletico Madrilek ostegunean San Mamesen jokatuko duten neurketatik aterako da.

-Koldo auzia: Koldo Garcia aholkulari ohiaren ikerketa tarteko, PSOEk 24 ordu eman zizkion Jose Luis Abalos ministro ohiari Kongresuan bere eserlekua utz zezan, eta gaur, 10:00etan bukatuko zaio horretarako epea. Agindua bete ezean, Talde Mistora kanporatuko dute. Atzo goizean bildu zen PSOEren zuzendaritza, eta bozeramaile Esther Peñak iragarri zuen, prentsaurrekoan, Abalosek egun bateko tartea zeukala diputatu akta entregatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X