Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Irunen, aduana ohia husteko operatiboan

Guztira, 16 pertsona atera dituzte, tartean 13 urteko neskato bat, Donostiako UBA adingabeen zentrotik ihes egindakoa.

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Irunen, garai bateko aduana husteko operatiboan, modu irregularrean baitzeuden bertan. Guztira, 16 pertsona aterarazi dituzte, tartean Donostiako UBA adingabeen zentrotik ihes egin zuen 13 urteko neskato bat, osasun baldintza desegokietan bizi zirenak, Polizia Nazionalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Polizia Nazionalak, Irungo Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin lankidetzan, udal-bulego horiek husteko agindu judiziala betearazi du.

Horietako bederatzi egoera irregularrean zeuden Espainian, eta atxilotu eta Polizia Nazionalaren egoitzara eraman dituzte, kanporatzeko espedientea abiatzeko.

Lokal horretan bizi zirenen artean, neska gazte bat ere aurkitu dute, eta arreta piztu die, adin txikikoa zelako. Hori dela eta, ertzain-etxera eraman dute, identifikatzeko.

Irungo ertzain-etxean beharrezko ikerketak egin ondoren, agenteek jakin dute 13 urteko adingabe bat dela, Donostiako UBA adingabeen zentrotik ihes egin zuena, eta desagertzeagatik salaketa bat indarrean zuena. Hori dela eta, zentro horretara itzuli dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X