Osasun publikoaren alde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Kalitatezko osasun publiko baten alde" bat egin dute milaka lagunek Donostian, Gasteizen eta Bilbon

Milaka lagunek erantzun diote Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deitu eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, UGT, CCOO, Steilas, USO, SAE eta Satse sindikatuek babestu dituzten mobilizazioei.
20240316124751_bilbo_
18:00 - 20:00
''Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde'' manifestatu dira Bilbon

Milaka pertsona kalera atera dira larunbat honetan Bilbon eta Gasteizen eguerdian eta Donostian arratsaldez, "kalitatezko osasun publikoaren alde" eta Osakidetzaren "desegitea" salatzeko. 

Ehun bat auzo- eta gizarte-elkarte biltzen dituen Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak egindako deiari erantzun diote herritarrek, eta protestak, besteak beste, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SATSE sindikatuen eta EH Bildu, Sumar eta Podemos alderdien babesa izan du. 

Hainbat kolektibok atera dituzte pankartak gaurkoan, eta Bilboko martxaren hasieran, besteak beste, "Osasun publikoa gaixorik", "Osakidetza ez ikutu" eta "Pentsio publiko duin baten alde" leloak zituzten pankartak ikusi dira. 

Pentsiodunek ere bat egin dute protestarekin. EFE. Pentsiodunek ere bat egin dute protestarekin. EFE.

Halaber, ibilbidean zehar hainbat esaldi oihukatu dituzte manifestariek, "osasunean murrizketak egitea ekintza kriminala da" eta "murrizketak ez", besteak beste. 

Gasteizen, martxa jendetsuagoa izan da, 6.000 bat lagun bildu dira, Udaltzaingoak egindako behin-behineko kalkuluen arabera.

"Osasun publiko eta kalitatezkoaren alde. Osakidetza desegiteari ez" lelopean, manifestariak Bilbo plazatik abiatu dira, eta erdiguneko hainbat kale zeharkatu dituzte, osasungintza pribatizatzearen aurkako aldarriekin, bai eta San Martingo Etengabeko Arreta Gunea (EAG) eta Santiago Ospitaleko larrialdiak berriro irekitzeko eskatuz ere; izan ere, zerbitzu horiek itxita daude Osasun Sailak erabakita.

Manifestazioa kanpotik ikusten ari ziren herritarrei ere protestarekin bat egiteko deia egin diete. 

Protesta antolatu duen herri plataformako ordezkariek Gasteizen salatu dutenez, "Euskadin publikoa dena irizpide ekonomizistekin kudeatzen da desberdintasunak areagotzen dituen eredu neoliberal bati jarraituz".

Jose Ignacio Martinez plataforma deitzailearen bozeramaileak Bilbon egindako adierazpenen arabera, "Osakidetzako murrizketek ondorio larriak dituzte herritarren osasunean". "Eskandaluzko itxaron-zerrendek jarraitzen dutela ikusten dugu, Etengabeko Arreta Gunea nola jarraitzen duten ixten eta osasun-zentroetako ordutegien murrizketek gora egiten jarraitzen dutela, ospitaleetako larrialdiak ere kolapsatuta dauzkagula eta aurrez aurreko arreta jasotzeko zailtasunak ditugula", salatu du.

Horren hitzetan, "hauteskunde kanpainan Eusko Jaurlaritzatik, kontzienteki eta aurrez pentsatuta egoera hori eragin dutenak Lehendakaritzara iristen badira, euren kezka nagusia Osakidetza hobetzea izango dela esatera datoz". "Oso sinesgarritasun gutxi duten hitz hutsak dira", adierazi du.

Aldarria, soinean. EFE. Aldarria, soinean. EFE.

Plataformako bozeramailearen esanetan, "ekipamendu mediko oso sofistikatuak eta eraikin berriak erosteko inbertsio handiak iragartzen dituzte, inbertsio horiek osasun publikoaren benetako arazoak konpontzeko erabili beharrean, hala nola langile falta eta hilzorian eta abandonatuta dagoen Lehen Mailako Arreta indartzeko, herritarren osasun-arazoen % 80 edo % 90 konpontzen dituena izan arren".

Horregatik, osasunerako aurrekontuaren % 25 Lehen Mailako Arretara bideratzeko eskatu du, kontsultak 15 minutukoak izatea paziente bakoitzeko, eta gehienez ere 2 eguneko itxaron-zerrendak izatea.

"Eusko Jaurlaritzari eskatuko diogu orain arte aplikatzen ari diren murrizketa-, desegite- eta pribatizazio-politikak geldiarazteko, osasun pribatuaren interesei begiratzeari uzteko eta 180 graduko bira emateko zaintza-eredu integral, publiko, unibertsal, doako eta kalitatezko berri baterantz", azpimarratu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X