Epailearen esku utzi dute bikotekide ohia kolpatu eta atxikitzeagatik atxilotutako gizona
Bikotekide ohia bahitu, atxiki eta eraso egiteagatik astelehen goizaldean Gasteizen atxilotutako 41 urteko gizona emakumearen kontrako indarkeriaren alorreko epaitegiaren esku utzi dute goizean.
Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak bere izapideak amaituta utzi dute epailearen esku.
Guztira, hiru dira egozten zaizkion delituak: genero indarkeria, sexu erasoa eta urruntze agindua urratzea.
Ustezko erasotzailea astelehen goizean atxilotu zuten, biktimak ihes egin eta Ertzaintzarekin harremanetan jarri eta gero. Agenteei esan zienez, bikotekide ohiak lonja batean atxikita izan zuen hainbat orduz, eta bertan tratu txarrak eta sexu erasoak egin zizkion. Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zeukan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda