Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gasteizko bahiketa, nekazarien protesta Gasteizen eta euskara Europan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bikotekide ohia bahitu eta jotzea egotzita Gasteizen atxilotutako gizona
Bikotekide ohia bahitu eta jotzea egotzita Gasteizen atxilotutako gizona. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gasteizko bahiketa: Gasteizen bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute eguerdian Udalak deituta, hirian izan den azken eraso matxista salatzeko. Atzo, 41 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen, bikotekide ohia bere borondatearen aurka atxikita izan eta eraso egitea leporatuta. Udaleko bozeramaileen batzordeak, bere aldetik, erasoa gaitzesteko adierazpena onartu du eta biktimari babesa adierazteaz gain, haren esku jarri ditu udal baliabide guztiak.

- Nekazarien protesta Gasteizen: Hego Euskal Herriko nekazaritza sindikatuek (EHNE-Gipuzkoa, EHNE-Nafarroa, ENBA-Bizkaia, ENBA-Gipuzkoa eta UAGA) deituta, traktoreen martxa egingo dute Arabako hiriburuan. Protesta horren bidez Espainiako Gobernuari eskatuko diote "sektorea entzun eta nekazaritza esplotazioentzat etorkizun egonkor eta duina ahalbidetuko duten premiazko neurriak hartzeko" eskatuta. 

- Euskara Europan: Europar Batasunean, gaur berriz ere katalanaren, galizieraren eta euskararen ofizialtasuna hizpide izango dute. Auzi Orokorren Kontseiluak gaurko gai ordenean sartu du katalana, galiziera eta euskara Europar Batasuneko hizkuntza ofizial bihurtzeko eskaera. Ez da eztabaidarik eta bozketarik egingo. Hala ere, eguneko gai ordenean puntu informatibo gisa sartu du Espainiako Gobernuak, gainerako estatukideei memorandum bat aurkeztuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X