Urtaro aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaberria hasi da, mendeko bigarren negu epelena atzean utzita

Udaberri astronomikoa 04:06an abiatu da, eta 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu, ekainaren 20ra arte. Euskalmeten arabera, aurtengo neguko batez besteko tenperatura ohikoa baino 2 °C altuagoa izan da, mende honetan 2016ko erregistroek bakarrik gainditu dutena.
Negua bereziki epela izan da.
Negua bereziki epela izan da. Argazkia: Guillermo Aguirre

Udaberria bart, 04:06an, hasi da ipar hemisferioan. Azken urteotako joerari jarraiki, urtaro honetan ere ohikoak baino tenperatura epelagoak espero ditu Euskalmetek, eta hain justu, amaitu berri den negua ere halakoa izan da. Euskal Meteorologia Agentziaren datuen arabera, mendeko bigarren epelena izan da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), batez besteko tenperatura baino 2 ºC altuagoa erregistratuta. 

Negu "oso epela" izan da, horrenbestez, 2024koa, eta 2000. urtetik inoizko epelena, betiere 2016a salbu hartuta (mendeko epelena izan zen hura). Hilabetez hilabeteko erregistroei erreparatuta, otsaila izan da denetan "beroena". Dena dela, martxoko datuak bereziki epelak izan dira. 

Epela izateaz gain, "hezea" izan da aurtengo negua. Are gehiago, Gipuzkoako ipar-ekialdean eta barnealdean "oso hezea" izan da. 

Datozen hilabeteei dagokienez, Euskalmetek aurreratu du batez besteko tenperaturek ohikoak baino altuagoak izaten jarraituko dutela, eta horrenbestez, udaberria bera ere "oso epela" espero daiteke. 

Udaberriak 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu, ekainaren 20ra arte; orduan hasiko da uda

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X