Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Ostiral eguerdian gertatu zen erasoa, Lasesarre inguruan. Aparkatutako auto baten barruan zegoela, leihotik sartuta egin zioten eraso biktimari.

Barakaldoko Udaltzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, aipatu udalerriko Hiri Segurtasun eta Babes Zibileko Sailak jakinarazi duenez.

Ohar batean, Udalak azaldu du ostiral eguerdian gertatu zela erasoa, Lasesarre inguruan. Aparkatutako auto baten barruan zegoela, leihotik sartuta egin zioten eraso biktimari.

Biktimaren bikotekidea berehala bertaratu zen, eta Udaltzaingoari gertatutakoaren berri eman eta erasotzaileak nondik ihes egin zuen jakinarazi zion. Berehala harrapatu zuten agenteek, eta polizia-etxera eraman. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X