Filizidioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei urteko haur baten heriotza ikertzen ari dira Jaenen

Haren ama autolesio-zantzuekin aurkitu dute. Biak etxebizitza berean zeuden.

Polizia Nazionala sei urteko adingabe baten heriotza ikertzen ari da Jaenen. Haren ama ere etxe berean aurkitu dute, autolesio-zantzuekin.

Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, 09:00ak aldera 091 aretora dei bat sartu da, hiriburuaren erdialdeko etxebizitza batean emakume bat bere buruaz beste egiten saiatu dela jakinarazteko.

Patruila bertaratu denean, egiaztatu dute sei urteko adingabe bat hilik zegoela eta haren ama bizirik, zantzu autolitikoak zituela.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu