Nazioarteko Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskola jazarpeneko % 39 kasu gehiago identifikatu dituzte Euskadin aurreko ikasturtearekin alderatuta

2022/23 ikasturtean, 218 bullying kasu identifikatu zituzten EAEn, Ikuskaritzak aztertutako 1.543 kasuetatik % 14. Horietatik guztietatik, % 27 ziberbullying kasuak izan ziren.
Iragarkia
bullying-ciberbullying-acoso-escolar-eskola-jazarpena-pxhere
18:00 - 20:00
Begoña Pedrosa: ''Gero eta inplikazio eta sentsibilizazio handiagoa dago eskola-jazarpenaren aurka''

Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bullyingak 2022/23 ikasturtean izan duen bilakaera argitaratu du. Datu horien arabera, 218 gaztek pairatu zuten jazarpenen bat ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino % 38,8 gehiagok.

Guztira, Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak 1.542 kasu aztertu zituen, eta horietatik % 14 bullying gisa identifikatu ziren. Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, aztertutako kasuen kopuruak nabarmen egin du gora, 1.098tik 1.543ra, eta, horri esker, jazarpen gisa identifikatutako kasu gehiago identifikatu dira, 157tik 218ra.

Hala ere, ehunekotan, jazarpen gisa identifikatutako kasuen kopurua egonkor mantendu da, aztertutako kasuen % 14 baieztatu baitira. Ildo horretan, Hezkuntzako arduradunek nabarmendu dute ikastetxeetan ireki eta aztertutako eskola jazarpeneko egoeretan jarduteko protokoloek gora egin dutela: 2008/09 ikasturtean aztertu ziren 75 kasuetatik 2022/23 ikasturtean aztertu ziren 1.543 kasuetara. Horregatik, eskola jazarpenaren aurkako borrokan hezkuntza-komunitate osoaren sentsibilizazio eta inplikazio handiagoa azpimarratu dute.

Kopuruak aztertuta, egiaztatu da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 12 eta 16 urte bitartekoetan, gertatzen direla jazarpen gisa identifikatutako kasu gehien (guztizkoaren % 61), eta, bereziki, DBHko 1. eta 2. mailetan, kasu guztien % 47.

Era berean, nabarmentzekoa da kasuen % 27 sare sozialen, Interneten edo beste edozein bitarteko zibernetikoren bidez gertatu direla.

Hitzezko erasoa da jazarpen-modu ugariena, baieztatutako kasuen % 85,7rekin. Ondoren, bazterketa eta marjinazio soziala (% 53,6), eraso fisiko zuzena (% 34,8), zeharkako eraso fisikoa (% 33,9) edo larderia, xantaia edo mehatxuen kasuistika daude, kasuen % 33,03an.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X