Albiste dira
Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epailearen aurrera eramateko zain, atxilo dute Donibane Lohitzunen hilda agertu den emakumearen bikotekidea

Hilketa leporatuta, Baionako komisarian dago atxilotuta. Pertsona hau bera atxilo hartu eta aske utzi zuten apirilaren 14an, hilda agertu den emakumea Ziburuko hotel bateko bosgarren solairutik erori eta larri zauritu ostean.
Baionako polizia-etxea
Baionako polizia-etxea

Polizia ikertzen ari da atzo Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu zen emakumearen kasua. Bitartean, Baionako komisaldegian dute atxilotuta ustezko hiltzailea (bere bikotekidea), epailearen aurrera noiz eramango zain. Atxiloaldia, baina, bihar arratsaldera arte luza diezaiokete, gehienez.

Bihar, 11:00etan, kasu horren inguruko xehetasunak emango ditu prentsaurrekoan auzia bere gain hartu duen Jerome Bourrier fiskalak. 

Duela bi aste Ziburuko hotel batean balkoitik "erori" eta larri zauritu zen emakumea da hilik aurkitu zutena.

Donibane Lohizuneko erdiguneko Paris hoteleko gela batean aurkitu zuten hilotz 34 urteko emakumea. 

Bere bikotekidea atxilotu egin zuten, hilketa leporatuta. Baionako Fiskaltza "bikotekideak aurrez pentsatuta egindako hilketa" gisa ikertzen ari da kasua. 

Apirilaren 14ko gertakarietan ere atxilotu zuten gizonezkoa, 35 urtekoa, eraso matxista leporatuta, baina aske utzi zuten, hipotesiari eusteko froga faltagatik eta, emakumea ri ospitalean egindako galdeketatik ez baitzuten ondorio argirik atera; izan ere, gertatutakoaz oroitzapenik ez zuela azaldu zion Poliziari.  

Hasiera batean pentsatu zen bikotekidearengandik ihes egin nahian-edo, emakumeak IBIS hoteleko bosgarren solairutik salto egin zuela. Gero, bere buruaz beste egin nahi izan zuen hipotesiak hartu zuen indarra. Baionako prokuradorearen arabera emakumearen aurrekari psikiatrikoetan oinarrituta hartu zen erabakia.

Orduan, Polizia-iturri batzuk aipatuta, Sud Ouest egunkariak zabaldu zuen gizona jada "begitan" zutela, indarkeria matxistagatik.

Emakumea desagerturik zegoen maiatzaren 1etik. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X